Errezeta

Hostopilezko gazta tarta

Erredakzioa 2020ko mai. 13a, 11:36

Hostopilezko gazta tarta egiteko errezeta.

Marrubi sasoia da eta ordu erdi nahikoa izango dugu hostopilezko gazta tarta eder bat prestatzeko. Goxo goxoa irtengo zaizue, eta umeek primeran pasatuko dute.

Osagaiak:

  • Hostopila (400 gr.)
  • Harrotzeko esne-gaina (150cl.)
  • Azukrea (50 gr.)
  • Filadelfia gazta (150 gr.)
  • Marrubiak
  • Marrubi edo masusta marmelada

Errezeta:

1. Labea berotu. Gero, hostopila sartu eta gainean honek dakarren papera jarri. Paperaren gainean txitxirioak jarri handitu ez dadin.

2. Sartu labean eta 10-15 minututara, horitzen hasita badago, kendu papera eta txitxirioak. Tenperatu jeitsi eta utzi beste 5-10 minutu hostopila horitu dela ikusi arte.

3. Bitartean, esne-gaina harrotu eta azukrea eta Filadelfia gazta gehitu. Ondoren, dena ondo nahastu.

4. Hostopila hotzitzerakoan, egindako nahasketa hostopilaren gainean sakabanatu eta marmeladarekin estali.  (Nahi izanez gero, marrubi edo eta masusta zatiak jarri daitezke marmeladarekin batera)

Marmelada urarekin nahastea gomendatzen da, tarta mozterako orduan ez daiten lodiegi egon.

5. Hozten utzi eta on egin!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago