Bozketa

'Leihotik kalera' argazki lehiaketako argazkirik onenak aukeratzeko ordua

Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 19:11

41 lagunek parte hartu dute ALEAren Leihotik kalera argazki lehiaketan, eta maiatzaren 13ra arte zabalik egongo da bozkatzeko epea. Bi irabazleek GoPro motako kamera eta ALEAren produktu sorta eramango dute.

Hilabete baino gehiago daramagu itxialdian, baina egunotan konfinamendua arintzen hasiko da. Nola bizi izan dituzue azken aste hauek? Nola biziko dituzue datozen egunak?

Apirilaren 30etik maiatzaren 8ra, Leihotik kalera argazki lehiaketa antolatu dugu ALEAn, konfinamenduaren zein deseskalatzearen bizipenak irudien bitartez elkarbanatzeko asmoz. Etxeko leihotik, etxe barruan edo kalean ateratako argazki ederrak elkarbanatu dituzte ALEAkideek.

 

Orain bozkatzeko ordua iritsi da, eta epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.

Bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: GoPro motako kamera bat eta ALEAren produktu sorta bat irabazle bakoitzarentzat.

  • ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren saria: ALEAko lantaldeak parte-hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko du.

Epeak

  • [EPEA ITXITA] Argazkiak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 8a izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea maiatzaren 8tik 13ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak maiatzaren 13an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago