Karmele Jaiok irabazi du 111 Akademiaren Saria

Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 10:21
Karmele Jaio idazlea. / Alea

Akademikoek Aitaren etxea eleberria saritu dute; ezohiko egorera dela eta, aurten ez da ekitaldirik egingo.

Karmele Jaiok irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek  Aitaren etxea eleberria izendatu dute 2019ko libururik gogokoena. Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

Karmele Jaiok ez du 2019koa lehenengo saria izango. 2006an ere idazle gasteiztarrak jaso zuen irakurleen sari hau Amaren eskuak eleberriagatik. Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginaz ari da Jaioren Aitaren etxea eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. "Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz, literatura heldutasunera iritsita", aipatu dute akademiakideek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide