Caravaggioren bi artelan izan dira koadroak berregiteko lehiaketaren irabazleak

Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 13:52

Artelanak berregiteko lehiaketaren irabazleak. / ALEA

345 botorekin, Josu Pedruzo izan da ALEAkideen sariaren irabazlea; bestalde, epaimahaiaren saria Aratz Ortiz de Elgeak irabazi du, koadroaren konplexutasuna, inplikatutako jende kopurua, janzkera eta interpretazioa kontuan hartuta.

Artelanak berregiteko lehiaketak arrakasta handia lortu du ALEAn: 37 lagunek parte hartu dute, eta azken asteetan ALEAkideek barruan daramazuen artista ateratzeko balio izan du. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, aurkeztutako lan guztiek merezi baitzuten saria.

Bi irabazle atera dira lehiaketatik, eta GoPro motako kamera eta ALEAren produktu sorta eramango du bakoitzak:

ALEAkideen saria: Josu Pedruzo

Xake jokalariak (Caravaggio, 1610)

Epaimahaiaren saria: Aratz Ortiz de Elgea

Judith eta Holofernes (Caravaggio, 1599)

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago