Zinema

Emakumeek egindako Zinemaren 9. Karabana, sarean

Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 11:11

Bost jardunaldi antolatu dituzte, eta bost emakumek zuzendutako filmak ikusi ahal izango dira. /andra.eus

Ostiralera bitartean, bost emakumek zuzendutako filmak ikusteko aukera izango da, streaming bidez.

Maiatzaren 4tik 8ra bitartean, emakumeek egindako Zinemaren 9. Karabana izango da. Aurten, egoera dela eta, sarean egingo dute.

Bost jardunaldi antolatu dituzte, eta bost emakumek zuzendutako beste horrenbeste film ikusteko aukera izango da. Gainera, bi film labur eta Emakume Mugituentzako Partaidetzako Bideo Tailerraren emaitza ere eskainiko ditu. Lan horiek modu irekian ikusi ahal izango dira NIREStream plataformari esker.

Hurrengo film laburrak izango dira ikusgai: When Tomatoes Met Wagner (Marianna Economou), In Mansoura you separated us (Dorothée Myriam Kellou), Taste of Hope (Laura Coppens), You(r) Turn (Eliza Capai) eta Josephine Baker-The Story of an Awakening (Ilana Navaro) film luzeak eta Sólo son peces (Paula Iglesias eta Ana Serna) eta' Just Me and You' (Sandrine Brodeur-Desrosiers), Emakume Mugituentzako Partaidetzako Bideo Tailerraren emaitzarekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago