Langile bat hil da Luiaondon, mendian lanean ari zela

Erredakzioa 2020ko maiatzaren 5a

Larrialdi zerbitzuak, Luiaondon. / Aiaraldea ataria

Eguerdian izan da lan istripua; pinu bat gainera erori zaio langileari.

40 urteko baso-langile bat hil da Luiaondon, zuhaitzak mozten ari zela. 11:45ak aldera gertatu da lan istripua, A625 errepidetik gertu. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin, eta han hil da Zeanuriko (Bizkaia) herritarra.

Antza, zuhaitz batek jo du basoan lanean zebilen behargina. Helikoptero bat, bi anbulantzia eta Ertzaintzaren bi patruila bertaratu dira, baina azkenean bertan hil da langilea. Gertatutakoaren inguruko datuak biltzen ari dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago