Lan arloko informazioa eta gomendioak eskaintzen ditu Bizilan.eus webguneak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko maiatzaren 4a

LAB sindikatuak Bizilan.eus webgunea jarri zuen martxan joan den azaroan, langileen eskubideei buruzko informazioa ezagutzera emateko. Azken asteotan, Koronabirusaren krisiaren ondorioz lan egoera asko aldatu da eta atal berezia sortu dute lan arloko informazio eta gomendioekin: https://bizilan.eus/koronabirusa-informazio-osoa/

Bai Euskarari komunitateko kide da LAB sindikatua eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.

Bizilan.eus

Azaroan zabaldu zuten webgunea eta bertan langileen eskubideen inguruko informazioa aurkituko duzue: ohiko zalantzak, kolektibo bakoitzaren eskubideak, informazio gehigarria… Gainera, hainbat kolektiborentzat atal desberdinak dituzte, bereziki sindikalgintza hain barneratuta ez dutenentzat, hala nola, etxeko langileak, gazteak, migranteak, autonomoak, aniztasun funtzionala dutenak eta pentsiodunak.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago