Koronabirusa

Garraio publikoan 42.000 maskara banatzeari ekin diote berriro ere babes zibileko boluntarioek

Erredakzioa 2020ko mai. 4a, 07:04

Boluntarioak, maskarak banatzeko prest.

Gaurtik derrigorrezkoa da maskarak erabiltzea.

Aurrerantzean derrigorrezkoa izango da garraio publikoa erabiltzen dutenen artean maskara erabiltzea. Hori kontuan hartuta, Euskadiko babes zibileko boluntarioek 282.000 maskara higieniko banatuko dituzte gaur eta bihar bitartean EAEko garraio publiko kolektiboaren gune nagusietan. Araban, 42.000 maskara higieniko banatuko dira; hau da, erabili eta botatzekoak.

Gasteizen Gurutze Gorria arduratzen ari da autobus-geltokian, Arababus eta Tuvisako autobus-geralekuetan, Euskotrenen tranbia-geralekuetan eta ADIFen geltokian maskarak emateaz.

Herrialdeari dagokionez, babes zibileko tokian tokiko elkarteek Euskotrenen Amurrioko eta Laudioko geltokietan, eta Gatzaga Buradon eta Gaubea herrietan eskainiko dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago