Sindikatu abertzaleak auto karabanak egingo ditu eskualdeka, 10:00etan; Arabaren kasuan, mobilizazio ibiltariak deitu dituzte Gasteizen, Laudion eta Amurrion. Goiza 12:30ean borobilduko dute, sindikatuaren ekitaldi nagusiarekin; bertan hitza hartuko du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, besteak beste.
Mobilizazioen ostean, 11:30etik aurrera, streaming bidezko proiekzioak eta solasaldiak egongo dira arratsaldera arte, LAB sindikatuaren YouTube kanalaren bitartez; besteak beste, ekitaldi nagusia ikusteko aukera emango dute bertan.
Horrez gain, balkoi eta leihoetan elkartasun ekimenak egingo dituzte egun osoan zehar; izan ere, euskal gehiengo sindikalak ikur bateratua adostu du leiho eta balkoietan jartzeko.
Hona hemen LAB sindikatuaren egitarau osoa:
- 10:00 | Mobilizazio ibiltariak eskualdez eskualde.
- 11:30 | Streaming bidezko emanaldiaren hasiera.
- 11:35 | Hokoke dokumentala.
- 12:30 | Ekitaldi nagusia
- 16:30 | Hotel Explotacion dokumentala.
- 17:30 | Zaintzaren inguruko SOLASALDIA: Maria Sarasola (helduen egoitzetako erizaina), Josefina Roco Sanfilippo (politilogoa, Unibertsitateko irakaslea, ekonomia feministan aditua eta Trabajadoras No Domesticadas erakundeko militantea) eta Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista). / Moderatzailea: Aiora Imaz, LABeko Barne Komunikazioko arduraduna.
- 18:20 | Shockaren doktrina dokumentala.
- 19:45 | Mundua eraldatu duten langileei txaloak.