Gizarte Segurantzari lotutako iruzur baten berri eman dute

Erredakzioa 2020ko api. 30a, 13:36

Kontsumobidek iruzurraren berri eman du sare sozialetan. / Alea

Herritarren banku-datuak lapurtzeko arriskua dagoela azaldu du Zibersegurtasunerako Institutuak.

Gizarte Segurantzari eragiten dion "eraso kanpaina" baten berri eman du gaur Espainiako Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak (Incibe). Honen webgunearen erreplika faltsu baten bidez eta erakundearen komunikazio ofiziala diruditen mezu elektronikoekin, herritarren banku-informazioa lapurtzen saiatzen ari direla salatu dute, beren kontuetatik dirua ateratzeko asmoz.

Ohartarazi dutenez, iruzur honetan erabiltzaileari jakinarazten dio Gizarte Segurantzaren ordainketa bat jasotzeko eskubidea duela, eta, hori jasotzeko, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren web-helbide bat dirudien esteka batera sartu behar da, "nahiz eta, egiaz, iruzurrezko orri batera lotzen duen". "Gainera, erabiltzaileari epe mugatua ematen zaio ustezko izapidea egiteko, presazko sentsazioa areagotzeko eta iruzurra errazteko".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide