Lehiaketa

Bertsoa Bizi Gazte 2020

Erredakzioa 2020ko api. 30a, 12:45

Bideoklip eta zuzeneko lanen lehiaketa antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak aurten ere.

Euskararen erabilera normalizatzeko planaren barruan, bertsolaritza sustatzeko hainbat programa ditu Laudioko Udalak. Horietako bat, Bertsoa bizi gazte da.

Horren barruan, ikasleentzako ikastaroaz gain, ikasitakoa agerian jartzeko ekitaldi bat antolatu ohi da ikasturte amaieran, nork bere sormena erakusteko.

Aurten, pandemiaren eraginez, ekitaldia sarearen bitartez egingo da. Hortaz, Araba osorako bideoklip eta zuzeneko lanen leihaketa izango da.

Izena emateko edota lanak aurkezteko bertsoabizi@gmail.com helbidearen bidez egin beharko da, maiatzaren 15a baino lehen. Ekitaldi nagusiaren eguna maiatzaren 23a izango da. Grabatzeko laguntza teknikoa ere eskainiko zaio behar duenari. Hori guztia Arabako Bertsozale Elkartearen laguntzaz, bera baita ekitaldiaren antolatzailea.

Informazio gehiago: Ni banax Arabakoa webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago