Koronabirusarekin lotutako lexikoa eta esamoldeak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko apirilaren 30a

COVID-19aren krisiak lehen erabiltzen ez genituen hainbat hitz eta esamolde egunero erabili beharra ekarri digu. Askotan gaztelaniaz edo frantsesez nola esan erraz xamar jakiten dugu, eta zailago egiten zaigu euskaraz nola esan edo idatzi jakitea.

Lan hori erraztu nahian, hitz ohikoenak jasotzeko saioa egin du Euskaltzaindiak UZEIrekin batera prestatu duen lexiko berrian. Hemen eskura dezakezue osatu duten hiztegitxoa: Koronabirusaren oinarrizko lexikoa.

Merkatarientzako esamoldeak

Bestalde, hitz solteez gain, azken asteotan eguneroko bihurtu zaizkigu zenbait esamolde ere, batez ere saltokietan erabiltzeko. 

Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu ditugu gure baliabideen atalean eta nahiko genuke zuekin batera osatzen joatea. Zuen saltokian hemen agertzen ez den esaldi ohikoren bat erabiltzen baduzue edo ez badakizue nola esan euskaraz, partekatu, mesedez, gurekin info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago