'Gartxot' filma zuzenean, Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 16:06

21:00etan Gartxot filma ALEAren webgunean zuzenean ikusteko aukera egongo da.

TOKIKOM eta EiTBren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eta Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan, ETBk, tokiko telebistek eta ALEAk aldi berean eskainiko dugu Gartxot, konkista aitzineko konkista filma, apirilaren 29an 21:00etan.

2011n estreinatutako animaziozko filma da, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzenduta. Urmenetaren izen bereko komikian oinarrituta dago, eta, era berean, komikia Arturo Kanpionek 1917an idatzitako 'Gartxot, Itzaltzuko bardoa' liburuan oinarrituta zegoen. Filmean zehar entzun daitekeen musika Benito Lertxundi abeslariarena da. 

SINOPSIA: Gartxot Itzaltzuko bardoa da. Orreagako abade berriak gogokoa ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak Mikelot. 

 

Erreproduktorearekin arazorik baduzue, sakatu beheko botoia:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago