Atlantidako zibilizazio aurreratua olatuen azpian desagertu zen antzinako greziarren garaia baino lehen. Kondairak dioenez, harekin batera jakintza handia galdu zen, inoiz berreskuratuko ez dena. Baina, beharbada, ez dira gaitasun haiek guztiak desagertu. Nola azaldu dezakezu, bestela, kandela batek ur azpian ere piztuta irautea? Handik behetik datorren mezuren bat izan behar du.
Materiala:
- Nahaste-ontzi txiki bat (gardena, ahal dela)
- Kandela bat (katiluaren altuera berekoa)
- Pospoloak
- Ura
Nola egin?
- Berotu kandelaren oinarria eta finkatu ondo nahaste-ontziaren barruan, erdigunean.
- Kontu handiz, bete ontzia urez, kandelaren ertzeraino.
- Piztu kandela eta begiratu.
- Kandelaren metxa erre egiten da, baita ur-mailatik behera ere, eta argizarizko tximinia bat eratzen da haren inguruan.
- Sugarrak, tximiniak babestuta, erretzen jarraitzen du denbora batez ur-mailatik behera.