Batera zaintza sareak deitutako danborrada herrikoiak arrakasta handia lortu zuen: 20:30ean entzun ziren erretretaren doinuak, eta "zuzenean eta modu koordinatuan" ehunka lagunek YouTube bidez jarraitu zuten Leire Betolazak gidatutako San Prudentzio bezperako danborrada.
Modu batean edo bestean, era antolatuago edo espontaneoago batean, milaka arabarrek bat egin dute aurtengo danborradarekin, etxetik bada ere.