San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaiak atarian ditugula, errezeta egokienarekin gatoz.
Osagaiak:
- 120 barraskilo egosi
- 8 koilarakada oliba olio
- Tipulin bat
- Tipula handi bat, pikatua
- Hiru litro laurden tomate saltsa
- Txorizo mina, puska eder bat
- Urdaiazpikoaren giharra, puska eder bat
- Pipermin mutur bat
Errezeta:
Kazola batean, potxatzen jarriko ditugu tipula eta tipulina. Txorizoa eta urdaiazpikoa erantsiko dugu ondoren, dado txikitan moztuak. Erregosten utziko ditugu barazkiak, xamur eta hestekiek ongi kutsaturik gelditu arte. Erne gatzarekin. Tomatea erantsiko dugu ondoren. Egosten edukiko dugu gero guztia, 20 bat minutuan.
Barraskilo egosiak eta pipermin muturra erantsiko dizkiogu orduan saltsari, eta beste 20 minutuan edukiko ditugu egosten. Behar izanez gero, barraskiloak egosi diren salda xorta bat ere gaineratuko dugu. Gatz puntua neur dezagun ondoren. Saltsan gelditu behar dute barraskiloak, baina lehor xamar, ez da beharrezkoa hartan igeri ibiltzea. Premia bada, urri dezagun saltsa egoki utzi arte.
Jaki honi txerri belarri egosiak eta puska txikitan zatituak eransten badizkiogu, zeruko ateek ez dute gehiago guretzat misteriorik izango.
Sukaldean webgunearen eskutik.