Irakurketa proposamenak

'Ezer gabe hobe'

Erredakzioa 2020ko api. 26a, 15:00

Susa argitaletxeak elkarbanatutako zerrendaren eskutik.

Sinopsia: Zedarriturik dago mundu osoa, lurrak ez ezik itsasoak ere bai. Hogeigarren mendeko gerra sutsu eta hotz guztien ondoren, oztopoa besterik ez dago denean, eta zaindaritza zorrotza gainera. Itxaro Bordaren Ezer gabe hobe nobelako protagonista europarra da, izentzat Sigma eman zaion baionarra. Bi frontera igaro beharko ditu klandestinoki: lehendabizikoa Londreserako bidean, afrikar bati laguntzen; bigarrena Kaliforniara bidean, Mexikoko adiskide batzuekin iparralderantz doala. Bizi dugun garai ekonomiko bortitz, lapur eta zanpatzailearen lekukoa da eleberri sozial eta politiko hau: salaketa eta aldarrikapena aldi berean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide