Langileen mugikortasuna ahalbidetzeko eta bidaiarien arteko segurtasun tartea bermatzen duen oinarrizko zerbitzua ziurtatzeko, Arabako garraio erregularreko foru zerbitzuak zenbait linea eta ordu-tarte indartuko du.
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak azaldu duenez, koronabirusaren krisia hasi zenetik etengabe ebaluatuz joan da foru garraioaren arloko eskaria.
Horregatik, martxoaren 16an ohiko zerbitzuen %40ra murriztu zuen eskaintza, eta martxoaren 26an %30era, bidaiari kopuruaren %95eko beherakadaren ondorioz. Apirilaren 14tik aurrera, ordea, eskaria handituz joan da.
Krisia hasi zenetik, bakarrik BAT txartelarekin ordaindu daiteke zerbitzu honetan; horrez gain, beste neurri batzuk ere ezarri ditu Aldundiak: besteak beste, bidaiariak autobusaren atzeko atetik sartu behar dira, lehenengo ilaretako eserlekuak ezin dira erabili, eta autobusen desinfekzioa indartu egin da.
Foru Aldundiaren menpeko hogei garraio lineen ordutegi berriak ikusgai: www.araba.eus/alavabus.