San Prudentzio jaietako jaki preziatuenak bide bazterrean

Erredakzioa 2020ko apirilaren 24a

Irudi honek hurrengo urteetarako zizen ugalketa bermatuko omen du. ARABAKO BASOZAINAK

Arabarrak konfinamendua betetzen ari diren seinale da.

Etxetik kanpo naturak bere ibilbidea berdin jarraitzen du. Perretxiko sasoian murgilduta gaude eta azken asteotan izandako eguraldiak horien ugalketa ekarri du. Arabako Basozainak horren lekuko izan dira, inguruko mendi bateko bide bazterrean bertan perretxikoak aurkitu dituztelako; San Prudentzio jaietako jaki preziatuenak bide bazterrean, arabarrak konfinamendua betetzen ari diren seinale.

Basozainek azpimarratu nahi izan dute ezohiko egoera honek hurrengo urteetarako zizen ugalketa bermatuko duela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago