Esperimentua

Magia freskagarriekin

Erredakzioa 2020ko api. 22a, 12:34

Bizilaberen eskutik, esperimentua.

Materiala:

  • Gasdun edari freskagarri bat
  • Tresna puntadun bat (orratz potolo bat, adibidez)
  • Errotulatzaile beltza

Zer egin:

  1. Orratz potolo batez, egin zulo bat lataren albo batean, goiko aldean.
  2. Lata ireki gabe, hasi husten zulotxotik edaria ateraz, baina zeharo hustu gabe! Noiz arte, bada? Pixka bat uzkurtzen den arte. Izan ere, husten joan ahal, lata uzkurtzen joango da, eta itxura traketsa hartuko du.
  3. Eta horixe kontatu lagunei: "Jaun-andreok, lata hauxe aurkitu dut gaur goizean, eskolarako bidean. Baina orain egarri naiz; beraz, edan egingo dut".
  4. Disimuluan, estali zuloa hatz batez, eta eragin indarrez latari. Berehala hartuko du jatorrizko forma.
  5. Lasai-lasai tapa ireki, eta ikusleen aurrean edan

 Trukua: Lataren estalkitxoa errotulatzaile beltzez margotzen baduzu, irekita dagoela emango du. Margoa hatz batez erraz ezaba daitekeenez, latari eragiten diozun bitaretan margoa kendu, eta lata itxita dagoela emango du.

Zer gertatu da?

Edari freskagarri horrek gas (CO2) asko du, eta, horrelako edariak astintzen ditugunean, gasak likidotik askatzera eta zabaltzera jotzen du (horregatik ateratzen dute zarata latek irekitzean). Baina zulotxoa ixten badiogu, gasak ezin du urrutira ihes egin, eta beraz, latak ematen duena bakarrik zabaltzen du. Gasa hedatzean ahalik eta bolumen handiena hartuko du, eta indar horrek eragingo du itxurara itzultzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago