"Inoiz baino gehiago baloratuko ditugu gure ondarea eta natura, tabernak eta jatetxeak, eta tokian tokiko merkataritza", adierazi du Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak.
Bideoak arabarren elkartasuna eta "egiten ari diren ahalegin partekatua" aitortzen ditu, eta mezu positibo bat bidaltzen du etorkizunari buruz.