Antzerkia

'Ghero, azken euskalduna'

Erredakzioa 2020ko api. 20a, 12:20

Tartean Teatro konpainiaren eskutik, Ghero antzezlana sarean ikusgai.

Datorren apirilaren 23an, ostegunean, Ghero antzezlana ikusgai izango da Sala BBK #Etxean programaren baitan, irekian eta doan, 22:00etan.

Sinopsia: 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat. Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.
Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago