4 urrats

Errenta aitorpena online egin nahi duzu baina ez dakizu nola?

Erredakzioa 2020ko api. 17a, 17:16

2019ko Errentaren kanpaina aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak. / AFA

Arabako Ogasunak tresna berriak prestatu ditu errenta aitorpena online eta erraz egin ahal izateko. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak aitorpena etxeko ordenagailutik egitera animatu ditu arabarrak.

Osasun krisiak errenta kanpaina zaildu du, eta aurrez aurreko arreta irailera atzeratu da. Hortaz, Arabako Ogasunak martxan jarri dituen tresna informatiko berrien artean, Rentafacil B@K bidez onartzea ahalbidetuko du sistema berriak, eskutitza etxera noiz iritsiko zain egon gabe.

Modu honetan, zergadunek aukera izango dute aitorpena ordenagailu, tablet edo mugikorretik egiteko, etxetik mugitu beharrik gabe.

Rentafacil onartu, 4 urratsetan

  1. Elektronikoki identifikatzeko B@K bitartekoa eskuratu.
  2. Rentafacil proposamena ikusteko egoitza elektronikoan sartu eta saioa hasi.
  3. Zure egoitza elektronikoan "Rentafacil" sakatu ezkerreko menuan.
  4. Errenta aitorpen proposamena kontsultatu, eta ados baldin bazaude, onartu.

 

Gauzak errazten

Aurten 122.282 aitorpen zirriborro bidali ditu Ogasunak Arabako etxeetara, iaz baino 7.264 gehiago: "Ogasuna etengabe saiatzen da zergadunei gauzak gero eta gehiago errazten", adierazi du Itziar Gonzalok.

Halaber, Rentaraba modalitateari dagokionez, aitorpena kudeatze eta aholkularitza bulegoetan zein finantza erakunde laguntzaileetan egiteko epea irekita dago, urriaren 30era arte.

Foru Ogasunak itzulketak egiteko gehieneko 48 orduko epea mantendu du; baina aitorpen positiboen zordunketak azaroaren 20ra atzeratuko ditu, osasun krisiak zergadun askoren diru sarreretan izan duen eragina kontuan hartuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago