Dagoeneko 290 hildako eragin ditu koronabirusak Araban osasun krisia hasi zenetik; 16 pertsona gehiago hil dira azken 24 orduetan.
Une honetan 193 pertsona daude ingresatuta Arabako ospitaletan -14 gutxiago-. Arabako Unibertsitate Ospitalean 164ra jaitsi da koronabirusaren ondorioz ingresatutako lagunen kopurua; horietatik, 134 daude solairuetan eta 30 ZIUn. Horrez gain, Arabako Ospitale Psikiatrikoan 29 lagun artatzen jarraitzen dute.
Bitartean, 26 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste bi pertsona atera dira ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako azken datuen arabera.
Guztira, 485 test egin dira asteazkenean Araban: horietako 442 negatibo izan dira; hau da, egindako test guztien %91 baino gehiago.
[GRAFIKO INTERAKTIBOAK] Arabako datu guztiak eguneratuta