Lehiaketa

Bonelli arranoaren abenturak Araban

Erredakzioa 2020ko api. 15a, 12:10

Arabako Foru Aldundiak mikrokontakizunen lehiaketa jarri du abian; Bonelli arranoa protagonista, 70 hitz arteko testuak idatzi beharko dituzte parte hartu nahi dutenek.

Foru Aldundi honetako Ingurumen eta Hirigintza Sailak Mediterraneoko mendebaldeko biztanleek Bonelli arranoa azpiegitura elektrikoetara egokitzekoa proiektuan parte hartzen du, AQUILA a-LIFE deiturikoa. Proiektu horren esparruan, Bonelli arranoa (Aquila fasciata) zaintzen lagundu asmoz, Instagramen Bonelli arranoaren abenturak Araban mikrotestuen lehiaketa antolatu du Arabako Foru Aldundiak. Gaiak EAEn desagertzeko arriskuan katalogatuta dagoen hegazti horretaz mintzatu edo hura aipatu behar du.

Kontakizun laburrak idaztea atsegin baduzu, animatu eta literatura lehiaketa honetan parte hartu. Mikrokontakizun bat idatzi beharko duzu arrano hori protagonista izango duena; hots, Bonelli arranoaren lehengo egoera, oraingoa eta etorkizunekoa azalduko du kontakizunak. Ekimen horren bidez, erakundeak herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan mehatxatuen dauden hegaztietako bati buruz.

Oinarriak:

Nork har dezake parte?

  • 16 urtetik gorako edozein pertsona.

Zer egin behar da?

  • Bonelli arranoari buruzko 70 hitz arteko kontakizuna.

Nola bidali?

Informazio gehiago: AFA - Bonelli arranoa Araban

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide