Haurrak kalera lehenbailehen

Lujanbiotarrak 2020ko api. 14a, 15:31

Umeak kalera atera ahal izateko aldarria zabaltzen ari da. / ALEA

Oraingoz, itxaron beharko dugu konfinamendua amaitu eta kalera ateratzeko, baina umeek kalera atera ahal izateko aldarria gero eta gehiago zabaltzen ari da. 'Akerra ikusi dugu' kantu ezagunaren letra moldatu dute Lujanbiotarrek. 

Zakurra ikusi dugu
parkera joaten;
jabea ikusi dugu
zakurra eramaten.

Jabeak, zakurra; zakurrak parkean; ta gu hemen!
Zakurrak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Gizona ikusi dugu
ogi bila joaten;
Ogia ikusi dugu
kale-buelta ematen.

Ogiak gizona; gizonak kalean; ta gu hemen!
helduak bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Andrea ikusi dugu
lanera joaten;
Urkulu ikusi dugu
joateko esaten.

Urkuluk Andrea; andreak lanera; ta gu hemen!
Lanera bai, ta umeak zer?! Zer?! Zer?! Zer?! Zer?!

Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.
Kalera irten nahi dugu
umeok lehenbailehen.

Kaleak, arnasa, arnasak bizitza, bizitzak poza, pozak osasuna… lehenbailehen!
Haurrak kalera lehenbailehen, le-hen-bai-lehen!

Entzun abestia

Eta zuek nola bizi dituzue konfinamendu egun hauek? Zuen testigantzak, sortze-lanak, kontakizunak, salaketak... jaso nahi ditugu.

Bidali zuen mezuak, bideoak, audioak edo sorkuntza artistikoak erredakzioa@alea.eus helbidera edo Whatsapp zein Telegram bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago