Etxean egon behar dugun honetan oso garrantzitsua da gorputza eta burua aktibo mantentzea, egunero norberaren neurriko ariketa eginez. Athloneko lagunak etxean egiteko ariketa ugari proposatzen ari dira egunotan Youtuben: luzaketak, indar ariketak eta etxean egiteko bestelako ariketak.
Athlon Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.
Bi kanal hauetan jarrai ditzakezue ariketak:
Bestalde, apirilaren 14an ETB1en estreinatu duten Adinberri telebista saioan ere Athlonek parte hartu du adineko pertsonentzako ariketak proposatuz. Saio horretan Zuriñe Hidalgok meditazioa egiten laguntzen du. Astelehenetik ostiralera emango dute saioa, 11:00etan, ETB1en.
Bai Euskarari komunitateko kide den Artemanek grabatu eta editatu du saioa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.