Eskulana

Kaktus-landarea harriekin

Erredakzioa 2020ko api. 14a, 10:34

Apaingarria egiteko eskulana. Guraso.eus webgunearen eskutik.

Materiala:

• Loreontzi bat.
• Harriak.
• Arroza.
• Brotxa bat eta margoak.
• Errotuladore zuria.

Nola egin?

  1. Loreontzia margotu, nahi duzuen kolorearekin.
  2. Harriak margotu. Harriak berde desberdinetan margotu eta errotuladore zuriz egin detaileak, kaktus itxura izan dezaten.
  3. Loreontzia arrozarekin bete.
  4. Osagai guztiak elkartu. Ipini harriak loreontzian kaktusak izango balira bezala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago