Irakurketa proposamenak

'Beti oporretan'

Erredakzioa 2020ko api. 14a, 10:11

Susa argitaletxeak elkarbanatutako zerrendaren eskutik.

Idazlea: Harkaitz Cano.

Sinopsia: Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak. 

Nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Halaxe aurkezten dizkigu oporrak Harkaitz Canok ipuin-liburu honetan: hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.

Beti oporretan - Harkaitz Cano (epub formatuan deskargatzeko lotura).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago