Koronabirusa

Greba digitala deitu dute kulturgileek apirilaren 21 eta 22rako

Erredakzioa 2020ko api. 15a, 11:00

Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak sortutako kartela.

Kulturgintzarekin lotutako 300 lagun eta talde baino gehiagok babesten dute ekimena; tartean, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal, ARTgia, La Pulga, Baratza aretoa, Burubio kultur elkartea, Jon Basaguren edo Oihane Perea.

Apirilaren 21ea eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu dute. Prentsa ohar batean gogorarazi dute Covid-19 pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak ekarri duela, beste hainbat erabakien artean, kultur programazio guztiak bertan behera uztea: "Lehendik kulturgileen, sortzaileen zein artisten egoera nahiko prekarioa bazen, jazoera berri honek larrialdia areagotzea ekarri du", salatu dute.

Azaldu dute egoera ez-ohikoak eragindako krisiari "elkarrekin" aurre egiteko deia luzatu dietela erakunde publikoei;  baina, udal batzuek salbu, gainontzekoek muzin egin diote proposamenari: "Jaurlaritzak, esaterako, ez dituela kulturgintzaren ezaugarri bereizgarriei erantzuteko neurririk hartuko erantzun digu. Paradigma aldatzeko ordua da, eredua aldatzeko ordua da, patroia aldatzeko ordua da", adierazi dute.

Itxialdi garaiotan, kultur ekimenak etengabe zabaltzen ari dira sare telematikoetan eta hedabideetan: zuzeneko emanaldiak, grabatuak, irakurketa aholkuak, dantza ikastaroak…, gehien gehienak debalde.

Orain arte herritarrekin "sortzaileok duguna eskuzabaltasunez" partekatu dutela gogorarazi, eta oraingoan, "trukean", kulturaren balio soziala hausnartzeko eskaera egin diete. "Askok denbora emateko aukera legez hautatu duzue, entretenimendu gisa. Kulturgileontzat, ostera, entretenimendu hutsa baino, gure sormen lanek bestelako balioak partekatzen dituzte", aipatu dute.

"Patroia errotik aldatu"

Horrekin batera, gaineratu dute orain birtualki baino burutu ezin duten greba honen ostean, konfinamendua amaitutakoan, askoz eraginkorragoak izango diren ekimenak abiaraziko dituztela: "Oso argi dugu COVID-19ak eragindako larrialdiak kulturgintzan eragin(go) dituen kalteei ezin zaiela neurri koiunturalekin erantzun. Arestian esan dugun legez, paradigma, eredua, patroia da errotik eraldatu nahi duguna". 

Horren gaineko "arreta deitzeko" eta "ezinbesteko gogoeta" bultzatu nahian, hainbat sortzailek ekimenean parte hartzeko deia luzatu dute, euskal herritarrok gogoeta egin dezaten euskal kulturgintzaz: "Bi egunez, apirilaren 21ean eta 22an, desagertu egingo gara, oihala beheratuko dugu eta sareetan zein hedabideetan ez dugu inongo ekimenik egingo, ez dugu zuzeneneko edo grabatuko emanaldirik ez eskainiko ez partekatuko. Oihala beheratuko dugu eta gure ahotsa isilduko dugu, entzun gaitzazuen", amaitu dute esanez.

Egitasmoaren inguruko eduki guztiak bilduko dituen webgunea sortu dute: www.kulturgintzan.eus

300 atximendu baino gehiago

Ekimena babesten duten sinatzaileen zerrenda, osorik:

  1. Agin Laburu
  2. Aguxtin Alkhat
  3. Ainara Azpiazu Axpi
  4. Ainara Guevara
  5. Ainara Lasa
  6. Ainara Murguia Santin, Iker Urtiaga Macho (Antxo eta Pantxo pailazoak)
  7. Ainhoa Aduriz
  8. Ainhoa Aierbe
  9. Aintzane Crujeiras
  10. Aintzane Usandizaga
  11. Aiora Renteria
  12. Aitor Abio
  13. Aitor Etxeberria
  14. Aitor Gorosabel
  15. Aitor Narbaiza
  16. Aitor Sarriegi Galparsoro
  17. Alaia Martin
  18. Alaine Agirre
  19. Alazne Payueta
  20. Alex Sardui
  21. Amaia Agirre
  22. Amaia Arriaga
  23. Amaia Elizagoien, Leire Celestino (Amelie eta Xirrikituen Jostunak)
  24. Amaia Iturriotz
  25. Amaia Remirez Garcia
  26. Ana Galarraga
  27. Ander Basaldua Castellanos
  28. Ander Fernandez
  29. Ander Solozabal Kortabarria
  30. Ander Zulaika
  31. Andoni Fernandez (Promomusika)
  32. Andrea Arrizabalaga Lasa, Oihane Espuñez Garcia, Amaia Navascues Alberdi, Ana Revueltas Andres eta Maider Urrutia Goñi (Artaziak arte-hezkuntza kolektiboa)
  33. Ane Garai
  34. Ane Garcia
  35. Ane Gebara Gonzalez de Axpuru
  36. Ane Mendizabal
  37. Ane Zabala
  38. Anita Maravillas taldea
  39. Antton Aranburu
  40. Arantxa Arratibel
  41. Arantza Santesteban
  42. Arkaitz Miner
  43. Arrate Illaro
  44. Artedrama
  45. ARTgia
  46. Asier Basabe
  47. Asier Hormaza
  48. Asier Serrano
  49. Askoa Etxebarrieta La Pulga
  50. ATX Teatroa konpainia
  51. Baneki taldea
  52. Baratza aretoa
  53. Beatriz Egizabal Ollokiegi
  54. Beñat Gaztelumendi
  55. Beñat Ibaieta
  56. Beñat Sarasola
  57. Berbaz sorkuntza aldizkaria
  58. Bertol Arrieta
  59. Bidean produkzioak
  60. Birkite Alonso
  61. Bixente Martinez
  62. Burubio kultur elkartea
  63. Dana Moya
  64. DJ Bull
  65. Edorta Jimenez
  66. EHAZEren zuzendaritza (Eneritz Artetxe, Maider Galarza, Josu Zubia, Arantzazu Fernandez, Oier Guillan).
  67. Eidabe antzerki taldea
  68. Eider Eibar
  69. Eider Iturriaga
  70. Eider Rodriguez
  71. Elena Olave
  72. Eli Pagola
  73. Eñaut Aiartzaguena Bravo
  74. Eñaut Elorrieta
  75. Eneko Fernandez
  76. Eneko Sagardoy
  77. Eneritz Aulestia
  78. Eneritz Furyak
  79. Eneritz Gorrotxategi
  80. Erika Lagoma
  81. Erlantz Mata
  82. Eskola Dantza Taldea
  83. Esti Markez
  84. Estitxu Pinatxo
  85. Eukene Larrea, Nerea Martija Apraiz (Sudurkeriak sorkuntza taldea)
  86. Fermin Muguruza
  87. Fito Rodriguez Bornaetxea
  88. Gaizka Chamizo Mendikote
  89. Gaizka Peñafiel
  90. Gaizka Salazar
  91. Galder Perez
  92. Garazi Ansa
  93. Garazi Arrula Ruiz
  94. Gari Berasaluze
  95. Goizalde Landabaso
  96. Gora Bihotzak antzerki taldea
  97. Gorka Basterretxea
  98. Gorka Belasko
  99. Gorka Etxeberria Casqueiro
  100. Gorka Fernandez, Iñigo Komadü, Ion Arenas, Joseba Urruela, Markel Andia, Ander Tejerina, Inhar Lozano, Adrian Lopez, Egoitz Palacios, Gorka Suaia (Suaia eta Ama Rebel)
  101. Gorka Urbizu
  102. Gotzon Barandiaran
  103. Gotzon Lizaso Rezabal
  104. Gurutze Etxebarrieta Eginoa, Oier Asla Iglesias (Asla taldea)
  105. Haimar Arejita
  106. Haizea Barcenilla
  107. Haria kolektiboa
  108. Harkaitz Martinez de San Vicente
  109. Hasier Oleaga
  110. Hemen elkartea
  111. Hika teatroa
  112. Ibai Arrieta
  113. Ibai Maritxalar
  114. Iban Urizar Amorante
  115. Ibon Rodriguez
  116. Idoia Gereñu
  117. Idoia Hernandez Toledo
  118. Idurre Eskisabel
  119. If Matxikote
  120. Igor Arzuaga
  121. Igor Elortza
  122. Igor Rezola
  123. Ihintza Orbegozo
  124. Iker Lauroba
  125. Iker Tolosa
  126. Iker Uriarte Lopez de Vicuña
  127. Ilargi Arregi Iturregi
  128. Imanol Agirre
  129. Iñaki Bengoa
  130. Iñaki Imaz
  131. Iñaki Landa
  132. Iñaki Modus Operandi
  133. Iñaki Ziarrusta
  134. Ion Arruabarrena Altuna
  135. Ion Chavez
  136. Ion Martinez Txiki, Saioa Royo (Aldatzen Laguntzen antzerki taldea)
  137. Ion Olano Carlos
  138. Ione Gorostarzu
  139. Iraia Elias
  140. Irantzu Lekue
  141. Irati Elorrieta
  142. Irati Jimenez
  143. Irati Lekue
  144. Irazan antzerki gunea
  145. Ismael Manterola
  146. Itsasne Monasterio, Eneko Fernandez, Mikel del Castillo, Eskolunbe Puente, Koldo Plazas, Ibai Criado, Gorka Gomez (Zaratak 18 elektrotxaranga)
  147. Itsaso Etxebeste
  148. Itziar Elias
  149. Itziar Hormila
  150. Itziar Ituño
  151. Itziar Rekalde
  152. Ixi Garcia
  153. Ixiar Rozas
  154. Izarne Zelaia Arratibel
  155. Izaskun Lapaza
  156. Jaione Martiarena
  157. Jaione Martinez
  158. Jasone Osoro
  159. Javi Ulla
  160. J.L. Aranguren Txiliku
  161. Joanes Illarregi
  162. Jon Basaguren
  163. Jon Garmendia Txuria
  164. Jon Gurrutxaga
  165. Jon Koldo Goikoetxea (Baga-Biga produkzioak)
  166. Jon Maia Soria
  167. Jon Martin
  168. Jon Maya
  169. Jon Piris
  170. Jone Rubio
  171. Jone Uria
  172. Jose Angel Lasa Garicano
  173. Jose Lastra
  174. Joseba Apaolaza
  175. Joseba Irazoki
  176. Joseba Larratxe
  177. Joseba Razquin
  178. Joseba Uribarri
  179. Joserra Senperena
  180. Josu Bergara
  181. Josu Kamara
  182. Josu Landa
  183. Josu Zabala
  184. Josune Velez de Mendizabal
  185. Joxemari Carrere
  186. Juan de Diego
  187. Juan Ibarrondo
  188. Juan Luis Zabala
  189. Juantxo Zeberio Etxetxipia
  190. Jule Goikoetxea
  191. Julen Alonso
  192. Karina Carmona
  193. Katiuska antzerki taldea
  194. Kattalin Miner
  195. Keu Agirretxea
  196. Klara Badiola
  197. Koldo Rodriguez Akarregi
  198. Kontxa Elorza
  199. Kultiba elkarte kooperatiba
  200. La Mostrenka
  201. Lander Garro
  202. Lara Izagirre
  203. Laura Penagoz
  204. Leire Diaz de Gereño
  205. Leyre Cavalle
  206. Lutxo Egia
  207. Maddi Ane Txoperena
  208. Maddi Zubeldia
  209. Maialen Lujanbio
  210. Maider Ansa Oleaga
  211. Maita kultura
  212. Maite Arroitajauregi
  213. Maite Gurrutxaga
  214. Maite Larburu
  215. Maite Martinez de Arenaza, Tania Arriaga Azkarate (Galeria La Taller)
  216. Manex Fuchs
  217. Marco Sanz
  218. Mari Luz Esteban
  219. Maria Rivero, Erik Perez, Joseba Urruela, Gorka Chamorro (Siroka)
  220. Marta Zelaia
  221. Mertxe Isasti
  222. Mikel Antza
  223. Mikel Inuntziaga Inun
  224. Mikel Laskurain
  225. Mikel Markez
  226. Mikel Martinez
  227. Mikel Urdangarin
  228. Mikel Zubiria Eizagirre
  229. Miren Alcala, Urko Pescador, Ainara Gurrutxaga (Dejabu)
  230. Miren Amuriza
  231. Miren Artetxe
  232. Miren Gojenola
  233. Miren Gorrotxategi Azkune
  234. Miren Manias
  235. Miren Tirapu
  236. Mukuru kolektiboa
  237. Nagore Martinez
  238. Nagore Michelena
  239. Naia Muñoz Murua
  240. Natalia Albeniz
  241. Natxo Rodriguez
  242. Nefer Olaizola
  243. Nerea Ariznabarreta Izcue
  244. Nerea Elustondo
  245. Nerea Izagirre Elizondo
  246. Oier Arantzabal
  247. Oihane Perea
  248. Olatz Beobide
  249. Onintza Zabala Irastortza
  250. Pablo Barrio
  251. Paddy Rekalde
  252. Patxi Gaztelumendi
  253. Patxi Zubizarreta
  254. Pello Gorrotxategi
  255. Pello Reparaz
  256. Petti
  257. Piko Zulueta
  258. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldea
  259. Potx eta Lotx pailazoak
  260. Rafa Rueda
  261. Ramon Agirre
  262. Raquel Murgiondo Gastañares
  263. Raul de la Fuente Calle
  264. Ritxi Aizpuru
  265. Ruben Gonzalez
  266. Ruper Ordorika
  267. Saioa Aizpurua Arribas
  268. Saioa Iribarren Muñoz
  269. Saioa Olmo
  270. Sergio Azkarate
  271. Sideburn Society
  272. Tanttaka teatroa
  273. Taupaka elkartea
  274. Tessa Andonegi
  275. Tio Teronen Semeak
  276. Ttarla dantza-taldea
  277. Txakur Gorria Sormen Kolektiboa (Marine Arbeo Astigarraga, Nerea Ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga)
  278. Txemi Valdecantos
  279. Txomin L. Aramaio Dj Elepunto
  280. Ugaitz Alegria
  281. Unai Elizasu
  282. Unai Iturriaga
  283. Unai Lopez de Armentia
  284. Urtzi Moreno, Bittor Meabe, Iker Arana, Markel Fuentes, Kimo SounDZ, Mikel Fernandez Efe (Mr Pongo taldea)
  285. Usue Marinez
  286. Uxue Alberdi
  287. Uxue Bereziartua Lonbide (Berexi Art)
  288. Xabi Bastida
  289. Xabi Solano Maiza
  290. Xabier Alvarez Yeregui
  291. Xabier Artola
  292. Xabier Vesga Elizalde
  293. Xabier Zeberio
  294. Ximun Fuchs
  295. Yogurinha Borova
  296. Yolanda Arrieta
  297. Yone Estivariz
  298. Yoseba Peña
  299. Yurre Ugarte
  300. Zaloa Ipiña
  301. Ziztada & Rlantz
  302. Zuloa Irudia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago