Koronabirusa

Laiaplazara webgunea martxan jarri dute

Erredakzioa 2020ko api. 11a, 17:14

Emakumeek kezkak partekatu ahalko dituzte laiaplazara webgunean. ALEA

Arabako emakumeek bizipenak partekatu ahal izango dituzte, Covid-19ak eragindako konfinamendu egoeran. 

Emakumeei etxetik plazara modu birtualean ateratzeko aukera emango die laiaplazara.eus webguneak. Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako LAIA eskolak azken urteetan sortutako sarea erabiliko da horretarako, eta interesatuta dauden emakumeek beren ekarpenekin parte hartu dezakete eta nahi dituzten edukiak zabaldu ahalko dituzte.

Foro irekia bezala hasiko du bere ibilbidea proiektuak. "Emakumeei galdetuko zaie ea nola bizi duten konfinamendu egoera; gainera, gune bat egongo da partaideen sorkuntzak partekatzeko, baita galdera eta iradokizunetarako postontzia ere".

Apurka-apurka, abian jarriko dira beste baliabide batzuk, hala nola liburutegi ireki bat, prestakuntza guneak eta emakumeak teknologia berrietan ahalduntzeko baliabideak. Horrez gain, atal bat egongo da EAEko baliabideekin, besteak beste genero indarkeriaren biktimentzako arreta zerbitzuak.

Halaber, erabiltzaileek adierazitako egonezinei erantzungo zaie, pilulen bidez, Youtubeko edukien bidez, landa inguruneko emakumeen jakituriari erreparatuz, baliabideei buruzko informazioa emanez, edo eragile feministek galdera zehatz horiei erantzungo diete.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago