Hona hemen printzipio zientifiko baten erakustaldi praktikoa: azido arrunt baten eta base halaber ezagun baten arteko erreakzio kimikoa. Esperimentu honi Halloween kutsua eman diezaiokezu, puxiketan hezurrak, zainak eta torlojuak marrazten badituzu. Ume txikiei asko gustatuko zaizkie efektu bereziak, eskua hazi eta hazi egiten dela ikusten dutenean.
Materiala:
-
Gomazko eskularru bat
-
2 koilaratxo sodio bikarbonato
-
50 ml ozpin
-
250 ml-ko hauspeatze-ontzi bat
Nola egin?
-
Bota ozpina hauspeatze-ontzira.
-
Sartu sodio bikarbonatoa eskularruan. Eutsi eskularruari eskumuturretik eta eragin, hautsa atzamarretara joan dadin.
-
Kontu handiz, lotu eskularrua hauspeatze-ontziaren goialdean hutsunerik utzi gabe.
-
Tiratu eskularruari atzamar- puntetatik eta eragin kontuz, sodio bikarbonatoa hauspeatze-ontzira eror dadin.