Osakidetzak emandako azken datuen arabera, 3.034 lagunek dute koronabirusa Araban; hau da, 15 kasu berri ezagutu dira azken 24 orduotan; horietatik 212 daude ospitaleratuta daude. Hildakoen kopuruari dagokionez, atzo sei pertsona zendu ziren, eta dagoneko 266 lagun hil dira koronabirusagatik. Trebiñun, guztira, bost dira hil diren pertsonak.
Datuek agerian utzi dute ospitaleen saturazioa murrizten doala: Arabako Unibertsitate Ospitalean 151 pertsona daude ospitaleratuta, koronabirusak kutsatuta; eta Arabako Ospitale Psikiatrikoan 29 lagun artatzen ari dira.
Gaurko prentsaurrekoan, jakinarazi dute Gran Hotel Lakuan 100 gaixo inguru daudela eta IMQ Igurco Araban, berriz, 57 paziente dituztela.
Beheranzko joerari eusten diote datuek. Euskadin 246 kasu berri erregistratu ziren atzo. Hala, kutsatutakoak 11.018 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 1.352 ospitalizatuta daude. Guztira, 1.536 test egin ziren eta horietatik %16k eman zuten emaitza positiboa.
[GRAFIKOA INTERAKTIBOAK] Arabako datu guztiak eguneratuta
Joera baikorra den arren, bihar, asteartea, milaka langile bueltatuko dira lanera, eta egoera zaildu dezake. Horri aurre egin nahian, astearte eta asteazkena bitartean, 494.000 maskara banatuko dira garraio publikoetako geltokietan eta lanera itzultzen diren langileen artean. Gurutze Gorria eta herri-babesekoak arduratuko dira Araban horiek banatzeaz.