Alea TB

'Orainaldian. Laissez Faire', gazte sortzaileak erdigunera

Erredakzioa 2020ko api. 9a, 19:55

Gasteizko gazte sortzaileen inguruko Orainaldian. Laissez Faire dokumentala 2018. urtean estreinatu zuten Iñaki Landak, Gindi Auzmendik eta Mikel Buruagak. Gaurtik aurrera, publikoki ikusgai jarri dute.

Hamabi elkarrizketa biltzen ditu dokumentalak, eta bakoitzaren esparrutik kultura egiten duten gazte sortzaileak dira protagonista.

Ane Gebara ipuin kontalaria, Mikel Cthulhu Cosmic Tentacles zigiluaren sortzailea, Beñat Goitia musikaria, Paul Urkijo zinegilea eta Izaskun Urkijo arte zuzendaria, Irantzu Lekue artista eta muralista, Iker Fidalgo arte kritikaria, Frik1 eta Ojodekuervo grafitigileak, Gasteiz Hardcore Crewko kideak, Lurburu talde artistikoko kideak, Eider Bernaola argazkilaria, Reina Ginolanda idazlea eta Nerea Mauleon ilustratzailea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago