Osagaiak:
- 600 g angula, egosiak
- 8 koilarakada oliba olio
- Koilarakada bat sagardo-ozpin
- Baratxuri ale bat, bitan zatitua
- Piperbeltz zuri ehoa eta gatza
Errezeta:
- Hasteko ongi nahasiko ditugu katilu batean olioa, ozpina, ximiko bat piperbeltz zuri eta gatza. Sardexkaren hortzez joko dugu guztia.
- Gopor edo ontzi zabal batean, litro bat ur berotuko dugu mikrouhinetan, gaia epel dadin (lau bat minutu). Atera eta berehala lehortuko dugu: epel geratuko zaigu.
- Baratxuri erdiez igurtziko dugu ondoren ontziaren barrua, entsaladak haren lurrina jaso dezan (ez dugu baratxuririk jango eta ez zaigu, beraz, ahora etorriko).
- Ontzian ipiniko ditugu angulak. Ozpin-olioa erantsi eta eskuez nahasiko dugu guztia, angulak ongi busti arte.
- Berehala zerbitzatuko dugu entsalada. Eskarola edo uraza buru xamur batzuekin edo berro on batzuekin aurkeztu ahal izango dugu entsalada hau, baina aparte maneatu eta zerbitzatuko ditugu.
Sukaldean webgunearen eskutik.