Koronabirusa

Covid-19aren izurria argitzen: tratamenduak proban

Elhuyar 2020ko api. 8a, 11:33

Covid-19aren izurria argitzen bideo-pilulen sortako zortzigarren atalean, koronabirusaren aurkako tratamenduak izan ditu hizpide Elhuyarrek.

Birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errezago baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.

Covid-19aren izurria argitzen

Elhuyarrek Covid-19aren izurria argitzen izenburupeko bederatzi bideo-pilula zabalduko ditu, martxoaren 30ean hasita eta egunero, ALEAn eta euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan; koronabirusaren inguruko argibideak emateko helburua du Elhuyar Zientziako lantaldeak.

Elhuyarreko kide Ana Galarraga Aiestaranek hainbat gai landuko ditu minutu bateko bideoetan: besteak beste, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeen zaurgarritasuna edota tratamenduak izango ditu hizpide.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko dute edukia, eta horrez gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati emisioen bitartez.

Koronabirusak sortu duen egoera honetan, herritarrei "euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa" ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotu nahi izan du, "lan horrek hedadura handiagoa izan dezan". Modu honetan, edukia "guztion eskura" jarri du Elhuyarrek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago