Euskarabentura Espedizioan ere eragina izango du Covid-19 birusak. Izan ere, horren kontrako neurriak kontuan hartuta, uztailean espediziorik ez egitea erabaki dute antolatzaileek. Euskarabentura Elkartearen esanetan, oraingoz, abuztura atzeratuko da, "betiere egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago".
Horrekin batera, jakinarazi du aurtengo edizioko gazte hautatuen zerrenda argitaratzeko data apirilaren 15a bazen ere, maiatzaren 31era arte itxarotea erabaki duela.
Urtero, 120 gazte euskaldunek osatutako espedizio talde batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailaren 1etik 31ra, Mauletik hasita Getxon amaituz.