LABek salatu du "egunero" Arabako egokitutako hainbat anbulantzia garajean geratzen direla, eta premiazko garraio sanitarioko bi anbulantzia "12 orduz geldirik" daudela, bajan dauden langileak ordezkatzen ari ez direlako.
Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, profesional horietako batzuk aldi baterako ezintasun-egoeran daude "Norbera Babesteko Ekipamendurik (NBE) ez dutelako", eta beharrezko baliabideak jartzeko eskatu du, anbulantzia guztiak egunean 24 orduz libre egon daitezen eta babes-ekipoak izan ditzaten, eta bajak "ahalik eta lasterren" bete daitezen.
Era berean, kritikatu du Osakidetzak hainbat enpresarekin - Taxis edo Mercedes kasu– birusarekin kontaktua izan duten pazienteak garraiatzea adostu duela, eta, hala, langile boluntario horiek "euren osasuna arriskuan jartzen" ari direla, "arrisku gutxiagoko zereginetan lagundu dezaketenean, hala nola botikak banatzen edo maskarak garraiatzen".