Koronabirusa

212 hildako Araban: egonkortzen ari den epidemia baten drama

Erredakzioa 2020ko api. 7a, 15:22

Azken datu guztiak grafiko interaktiboen bitartez eguneratzen hasi gara. / ALEA

Epidemia egonkortu da Araban, baina horrekin batera atzera bueltarik ez duen datua dago: hildakoen kopurua. Dagoeneko 2.779 positibo eta 212 hildako utzi ditu koronabirusak Araban.

Azken 24 orduetan 69 kasu positibo berri atzeman ditu Osakidetzak. Guztira 2.779 kasu positibo daude gure herrialdean, Arabako Lurralde Historikoan Osakidetzak atzemandako 2.744 kasuak -69 gehiago- eta Trebiñuko 35ak -bat gehiago- kontuan hartuta.

Dagoeneko 212 hildako eragin ditu koronabirusak Araban -11 azken 24 orduetan-, osasun krisia hasi zenetik. Baina datu baikorragoei erreparatuz, ospitaleratzeen saturazioa murriztu da, bai ospitaletan, baita ZIUetan ere: une honetan 246 pertsona -sei gutxiago- daude ingresatuta Arabako Unibertsitate Ospitalean, koronabirusak kutsatuta; horietatik, 212 daude solairuetan -5 gutxiago- eta 34 ZIUn -bat gutxiago-.

Horrez gain, Arabako Ospitale Psikiatrikoan 25 lagun artatzen jarraitzen dute. Beraz, guztira 271‬ pertsona daude koronabirusaren ondorioz ingresatuta Arabako ospitaletan.

Bitartean, 12 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste 3 pertsona atera da ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako azken datuen arabera.

 

 

Adinekoen egoitzak

Aldundiaren asteleheneko datuen arabera, dagoeneko 72 pertsona hil dira Arabako adinekoen egoitzetan; adineko egoitzetan hildako egoiliarrak gure herrialdean hildakoen %30 baino gehiago dira.

Horietako 40 ospitalean hil ziren, baina beste 32 egoitzan bertan. Egoiliar horietatik 46 egoitza pribatuetan zeuden, beste 23 pertsona foru egoitzetan hil dira, eta beste 3 udal zentroetan.

Azken egunetan, Abetxuku auzoko Zadorra egoitzak koronabirusa duten Araba osoko egoiliarren arreta zentralizatu du.

 
 

 

Test positiboen tasa behera doa

Argi dago kasu positiboak datu ofizialetan baieztatutakoak baino gehiago direla, eta egindako test kopurua ere Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako irizpideen azpitik dago.

Hala ere, Covid-19 positibo berrien kopurua eta datuen bilakaera aztertzerakoan, kontuan hartu behar dugu ere egun bakoitzean egindako test kopurua. Azken egunetako datuei dagokienez:

  • Apirilaren 2an, ostegunean: 307‬ test; horietatik, 90 positibo (%29,3) eta 217 negatibo (%70,7).
  • Apirilaren 3an, ostiralean: 303‬ test; horietatik, 92 positibo (%30,4) eta 211 negatibo (%69,6).
  • Apirilaren 4an, larunbatean: 351‬ test; horietatik, 100 positibo (%28,5) eta 251 negatibo (%71,5).
  • Apirilaren 5ean, igandean: 157‬ test; horietatik, 40 positibo (%25,5) eta 117 negatibo (%74,5).
  • Apirilaren 6an, astelehenean (gaurko datuak): 165‬ test; horietatik, 66 positibo (%40) eta 99 negatibo (%60‬).

Joera aldaketa testuinguruan ulertu behar dugu: testak egiterakoan, oro har, gero eta negatibo gehiago daude positiboak baino. Hala ere, azken bi egunetan test gutxiago egin dira, eta gaurko datuak (astelehenean egindako test kopurua) okertu dira: egindako testen %40 positibo izan dira.

 

 

Arabako positiboak herriz herri

Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:

  • Gasteiz: 2.302.
  • Laudio: 75.
  • Amurrio: 58.
  • Agurain: 36.
  • Bastida: 24.
  • Iruña Oka: 15.
  • Aiara: 14.
  • Oion: 14.
  • Kanpezu: 13.
  • Zigoitia: 13.
  • Zuia: 12.
  • Samaniego: 12.
  • Dulantzi: 10.
  • Artziniega: 8.
  • Legutio: 7.
  • Barrundia: 5.
  • Bernedo: 5.
  • Lantaron: 5.
  • Okondo: 5.
  • Arratzua-Ubarrundia: 4.
  • Bilar: 4.
  • Burgu: 4.
  • Iruraiz-Gauna: 4.
  • Urkabustaiz: 4.
  • Donemiliaga: 3.
  • Eltziego: 3.
  • Erriberabeitia: 3.
  • Erriberagoitia: 3.
  • Iekora: 3.
  • Aramaio: 2.
  • Asparrena: 2.
  • Berantevilla: 2.
  • Gaubea: 2.
  • Guardia: 2.
  • Zanbrana: 2.
  • Armiñon: 1.
  • Arraia-Maeztu: 1.
  • Eskuernaga: 1.
  • Lapuebla de Labarca: 1
  • Lantziego: 1.
  • Leza: 1.
  • Mañueta: 1.
  • Moreda Araba: 1.
  • Zalduondo: 1.

Bestalde, Gaztela eta Leongo Osasun Sailak datuak zonaldeka eskaintzen ditu; datu horien arabera, Trebiñun 35 kasu positibo daude.

Gasteizko osasun eremuak

Arabako hiriburua koronabirusagatik kolpatuena bada ere, kutsatze-tasa ezberdina da Gasteizko auzo batetik bestera. Une honetan, Abetxuko, San Marin, Sansomendi, Gazalbide-Txagorritxu eta La Habana (El Pilar) dira osasun eremu kaltetuenak hirian.

Horretarako, 100.000 biztanleko kutsatze-tasa aztertu dugu ekonomia eta gizarte garapenerako Gaindegia behategiko Asier Otxoa de Retanaren laguntzarekin:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago