Mintzanet egitasmoak euskaraz jardun ezin duten pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko aukera ematen die. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz hitz egiteko aukera dute webgunearen bidez. Egitasmoa guztiz doakoa da eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskaraz ongi dakiena da (ez du titulurik behar). Bidelaria, berriz, euskara praktikatu nahi duena da (B1 maila izan behar du gutxienez).
Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestelako ondorio positiboak ere ditu Mintzanetek: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan ditzaketen arazo fisikoak edo denbora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldun kopurua handitzea.
Une honetan, bidelagunak (laguntzaileak) behar dituzte, eta interesa duenak, webgunean eman dezake izena.