Itxialdi egun hauetan are nabarmenagoa da adierazpen artistikoa garatzeko beharra. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune eta aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dituzte aretoak deituriko lehen deialdi birtualean.
30 hautatu dituzte epaimahaikideek. "Deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, hemengo artistei irekia, erakusteko eta Euskal Herrian sortzen dena nabarmentzeko. Tokikoa kontzeptuan lupa altxatzea, kontzeptuari zentzu zabalagoa eskaintzea izan da gure apustuaren xedea", azaldu dute sustatzaileek.
Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu du. "Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote, eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute". Askotariko artistek parte hartu dute; Jokin Oregi, Bergarako street art-erra, Sortwo bezala ezagunagoa, kasu; Javier Berasaluze argazkilaria ala Edurne Herran Berlinen bizi den artista gasteiztarra kasu. "Edota etorkizunean -eta dagoeneko- zeresana ematen ari diren artistak ere, tartean Uxue Bereziartua, iF Matxikote edo Barbara Gragirena, adibidez".
Gaur aurkeztuko dituzte lanak, 20:00etan, www.artgia.com webgunean.