Dantzan.eus atarian Eutsi Dantzan izeneko bideo sorta egiten ari dira. Fandangoa, arin-arina, zortzikoa, jauziak... eta beste dantza askori buruzko jakingarriak eta ikastaro txikiak ematen ari dira horietan.
Gari Otamendik arin-arina dantzatzeko proposamena egin du. Arrabita jo, dantzan egin eta besteok dantzan jarri, dena batera, biko konpasa modu errazean dantzatzeko aukera eskaintzen du.