Koronabirusa

Covid-19aren izurria argitzen: pandemiaren metaforak

Elhuyar 2020ko api. 6a, 10:23

Covid-19aren izurria argitzen bideo-pilulen sortako seigarren atalean, koronabirusarez inguruan zabaldu den gerra-hizkeraren arriskuak aztertu ditu Elhuyarrek.

Gerra-hizkera erabat zabaldu da Covid-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?

Covid-19aren izurria argitzen

Elhuyarrek Covid-19aren izurria argitzen izenburupeko bederatzi bideo-pilula zabalduko ditu egunero, ALEAn eta euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan; koronabirusaren inguruko argibideak emateko helburua du Elhuyar Zientziako lantaldeak.

Elhuyarreko kide Ana Galarraga Aiestaranek hainbat gai landuko ditu minutu bateko bideoetan: besteak beste, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeen zaurgarritasuna edota tratamenduak izango ditu hizpide.

Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko dute edukia, eta horrez gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati emisioen bitartez.

Koronabirusak sortu duen egoera honetan, herritarrei "euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa" ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotu nahi izan du, "lan horrek hedadura handiagoa izan dezan". Modu honetan, edukia "guztion eskura" jarri du Elhuyarrek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago