Esperimentua

Puxikaren indarra

Erredakzioa 2020ko api. 6a, 09:15

Bizilaberen eskutik, esperimentua.

Askotan, ahaztu egiten dugu aireak masa duela eta presioa egiten duela. Ziurrenik, denok adi egoten gara meteorologoek aire-presioari buruz hitz egiten dutenean, baina, nolanahi ere, kontu horiek apur bat abstraktuak izaten dira. Esperimentu honek kontu horiek etxean bertan ikusteko balio du, lehen hurbiltze bat besterik ez bada ere. Ume batzuek euren puxiketan bi dozena katilu baino gehiago eranstea lortu dute; jarraitu irakurtzen eta ikasi nola egin duten (eta zergatik den kopuru hori hain harrigarria).

Materiala:

  • Puxika gogor bat (zigarro formakoa baino, hobe da malko formakoa)
  • Plastikozko sei katilu (esperimentua ondo ateratzen bazaizu, gehiagorekin saia zaitezke)

Nola egin?

  1. Puztu puxika, laranja handi baten neurrikoa izan arte, gutxi gorabehera.
  2. Busti plastikozko bi katiluren ertzak.
  3. Sakatu katiluak puxikaren kontra eta jarraitu puzten. Katiluek puxikari atxikita jarraitu beharko lukete.
  4. Errepikatu prozesua behin eta berriro -itxi, busti, sakatu eta puztu-, ea puxikan zenbat katilu eranstea lortzen duzun.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago