Koronabirusa

Zenbat kutsatu dago Araban beste lurralde batzuekin alderatuta?

Erredakzioa 2020ko api. 5a, 07:00

Beste lurralde batzuekin konparatuta, Arabak proportzioan kutsatu kopuru altuenetakoa dauka.

Araban koronbabirusak kutsatutako gaixo kopuruak hazkunde handia izan zuen lehen egunetan, eta biztanlego kopuruari dagokionez lurralde txikia izaki, proportzioan kutsatutakoen kopurua oso altua da.

Arabak 2020 urtean 327.764 biztanle jasotzen ditu, eta martxoaren 31ko datuen arabera Covid-19 birusagatik 2.105 positibo zeuden zenbatuta.

Lurralde ezberdinen arteko konparaketa egin ahal izateko, zenbateko totalak 100.000 biztanleko proportzioan kalkulatzen dira; eta kasu horretan Araban 615 kutsatu inguru zenbatzen dira.

Apirilaren 4ko datuak kontutan hartuta, zenbateko hori are altuagoa da, eta 100.000 biztanleko 700 kutsatutik gora kokatzen da dagoeneko; baina kontutan izan beharra dago beste lurraldeetako kopuruek ere gora egiten jarraitu duela egunotan.

Italiako Lombardia eskualdea izan da gaitzak gogor astindu duen lurraldeetako bat, eta bertan kutsatukoen kopuruak, 100.000 biztanleko, 400 kutsatutakoen langatik gora kokatzen da, Arabakoa baina nabarmen apalagoa izanik.

Estatu mailako datuei dagokionez ere, Araban zenbateko altuenak izan dira orain arte, Errioxak izan duen bilakaeraren antzekoa. Madril edo Katalunian zenbateko totalari dagokionez gaixo kopurua altuagoa bada ere, proportzioan Arabako zenbatekoaren azpitik kokatzen dira.

Grafikoek argi erakusten dute, gaitza pairatu zuten lehen eskualdeak izan direla kutsatutako kopuru altuenak jasan behar izan dituztenak; beste lurralde batzuetan Covid-19 birusa asko hedatu aurretik hartutako babes-neurriek bere hedapena leundu duten bitartean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago