Koronabirusa

Zenbat test egin dira Araban orain arte? eta zein emaitza izan dute?

Erredakzioa 2020ko api. 4a, 10:31

Azken astean egin diren testek, positiboen zenbatekoan beheranzko joera erakusten du.

Araban otsailaren 5ean egin zen koronabirusa diagnostikatzeko lehen testa, emaitza negatiboarekin. Hurrengo egunetan, test batzuk egin ziren arren ez zen positiborik erregistratu, eta lehen kasua otsailaren 29an ezagutarazi zen Txagorritxun.

Ondorengo egunetan, kasu gutxi batzuk izan ziren, baina benetako hazkundea martxoaren 5etatik aurrera eman da, eta egin diren test kopuruak gora egin ahala, positibo kasuak ere nabarmen igo dira azken asteetan.

Azken datuek erakusten dutenaren arabera, itxuraz, gaitzak bere puntu gorena gainditu du dagoeneko, eta azken egunetan egiten diren test kopuruen artean emaitza positiboa dutenak gutxiago izaten ari dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago