Dagoeneko 176 hildako eragin ditu koronabirusak Araban -9 gehiago azken orduetan-, eta, guztira, 2.478 kasu positibo daude gure herrialdean; Arabako Lurralde Historikoan Osakidetzak antzemandako 2.447 kasuak eta Trebiñuko 31ak ere kontuan hartu ditugu.
Ospitaleratzeen datuen joera baikorrak jarraitzen du: une honetan 290 pertsona ingresatuta daude Arabako Unibertsitate Ospitalean -28 gutxiago-, koronabirusak kutsatuta; horietatik, 253 daude solairuetan -31 gutxiago- eta 37 ZIUn -3 gehiago-.
Horrez gain, Arabako Ospitale Psikiatrikoan 23 lagun artatzen ari dira. Guztira, beraz, 313 pertsona daude koronabirusaren ondorioz ingresatuta Arabako ospitaletan -28 gutxiago-.
Modu honetan, Arabako ospitaleratzeen datuen joera baikorra konfirmatzen da. Izan ere, azken egunetan alta gehiago ematen dira ingreso berriak baino: 61 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta beste 2 pertsona atera da ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako azken datuen arabera.
Test kopuruaren arabera
Argi dago kasu positiboak datu ofizialetan baieztatutakoak baino gehiago direla, eta egindako test kopurua ere Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako irizpideen azpitik dago.
Hala ere, Covid-19 positibo berrien kopurua eta datuen bilakaera aztertzerakoan, kontuan hartu behar dugu ere egun bakoitzean egindako test kopurua. Aste honetako datuei dagokionez:
- Martxoaren 30ean, astelehenean: 150 test; horietatik, 56 positibo (%37,3) eta 94 negatibo (%62,7).
- Martxoaren 31n, asteartean: 378 test; horietatik, 145 positibo (%38,4) eta 233 negatibo (%61,6).
- Apirilaren 1ean, asteazkenean: 326 test; horietatik, 109 positibo (%33,4) eta 217 negatibo (%66,6).
- Apirilaren 2an, ostegunean (gaurko datuak): 321 test; horietatik, 89 positibo (%27,7) eta 232 negatibo (%72,3).
Beraz, joera aldaketa testuinguruan ulertu behar dugu: testak egiterakoan, gero eta negatibo gehiago daude positiboak baino. Zentzu horretan, gaur ezagutu ditugun datuak aste osoko onenak dira.
Arabako positiboak herriz herri
Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:
- Gasteiz: 2.030.
- Laudio: 70.
- Amurrio: 48.
- Agurain: 23.
- Bastida: 23.
- Iruña Oka: 15.
- Oion: 14.
- Kanpezu: 12.
- Zigoitia: 12.
- Aiara: 11.
- Zuia: 11.
- Samaniego: 9.
- Artziniega: 8.
- Dulantzi: 8.
- Legutio: 6.
- Barrundia: 5.
- Bernedo: 5.
- Lantaron: 5.
- Okondo: 5.
- Arratzua-Ubarrundia: 4.
- Iruraiz-Gauna: 4.
- Urkabustaiz: 4.
- Donemiliaga: 3.
- Eltziego: 3.
- Erriberabeitia: 3.
- Erriberagoitia: 3.
- Iekora: 3.
- Aramaio: 2.
- Asparrena: 2.
- Burgu: 2.
- Gaubea: 2.
- Guardia: 2.
- Zanbrana: 2.
- Armiñon: 1.
- Arraia-Maeztu: 1.
- Berantevilla: 1.
- Bilar: 1.
- Eskuernaga: 1.
- Lapuebla de Labarca: 1
- Mañueta: 1.
- Moreda Araba: 1.
- Zalduondo: 1.
Bestalde, datuak zonaldeka eskaintzen hasi da Gaztela eta Leongo Osasun Saila: Trebiñun 31 kasu positibo daudela jakin dugu.
Grafiko interaktiboak