Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa haur eta gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2020ko apirilaren 3a

Ilustrazio eta Ipuin lehiaketaren 12. edizioa antolatu du Elkarrek. Koronabirusaren krisia dela eta maiatza amaierara atzeratu dute lanak aurkezteko epea. Elkar Taldea Bai Euskarari komunitateko kide da, 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiriarekin.

Lehiaketaren helburua da haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

IPUINA ILUSTRATU

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU

KOMIKIA EDO BINETA SORTU

 

Helbide honetan dituzue lehiaketaren oinarriak: https://postdata.elkar.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/sarrera

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago