Arabako Psikologia Elkargo Ofizialak doako laguntza eskaintzen die koronabirusagatik larritasun-sentimenduak dituzten herritarrei. Elkargoaren ustetan, "asko" dira ondoeza sentitzen hasi diren pertsonak, larritasuna, beldurra, antsietatea, tristura edo amorrua bezalako emozio biziak dituztenak; eta gainezka eginda, konfinamendu eta segurtasun neurriak hautsi egiten dituztenak.
Egoera hori ekiditeko, telefono eta email bidezko zerbitzua ematen hasi dira borondatezko profesionalak. Laguntza jasotzeko, psikoalava@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da edo, bestela, 631 38 49 65 telefonora deitu daiteke.