Dantza

Zortzikoa, Aritz Ibañezen eskutik

Erredakzioa 2020ko api. 2a, 12:55

Zortzikoa dantzatzeko gonbidapena egin du Aritz Ibañez dantza-maisuak, etxetik.

Dantzan.eus atarian Eutsi Dantzan izeneko bideo sorta egiten ari dira. Fandangoa, arin-arina, zortzikoa, jauziak... eta beste dantza askori buruzko jakingarriak eta ikastaro txikiak ematen ari dira horietan.

Kalera, plazara edo dantza-gelara ateratzeko aukerarik ez izan arren, nork bere etxean dantzan aritzeko, Maurizio Elizalderen doinura, Lantzeko zein Baztango maneran zortzikoa dantzatzeko proposamena eskaini du Duguna dantza taldeko dantza-maisuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide